Marketin sozial

Marketin soziala, xede publikoaren portaera aldatzea helburu duen marketina da. Kausa sozialen eta ideia sozialen marketina bezala ere ezagutzen da. Marketin sozialaren atzean, kasu guztietan, irabazi asmorik gabeko erakunde bat aurkituko da. Alan Andreasenek honela definitu zuen: ”ideia sozial baten onarpena gehitzea helburu duten programak diseinatu, aplikatu eta kontrolatzea da marketin soziala, produktu, prezio, banaketa, komunikazio eta merkatuen ikerketari buruzko alderdiak sartzen dira programa horietan”. Helburu den biztanleriak, portaera alda dezala bilatzen da, gizarte osoak aldaketa horren emaitzan jaso ditzan. Marketin sozialaren kasuan, produktua erostea marketineko beste zenbait alorretan ulertu daitekeenetik oso urrun dago. Kasu honetan ulertu, onartu eta jokabidea aldatzen denean esan dezakegu ideia bat erosten dela. Kasu askotan marketin korporatiboa, marketin sozialarekin nahastua izan da. Baina bata bestearengandik desberdintzen duen aldagai garrantzitsu bat dago: marketin korporatiboak irabazi asmo bat du atzetik. Nahiz eta marketin korporatiboak ekintza sozial bat bultzatu, mozkinak lortzeko burutzen du.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search